2011-01-13

El Educador Social en la Sociedad de la Información

Testu honetan Alejandro Martinezek honako hau ikusarazi nahi digu: informazio eta komunikazioaren teknologia berri hauek (IKT) gizarte bakoitzaren arabera ezartzen dira, faktore ezberdinek eragiten dutelarik euren ezarpena, hala nola, ingurune soziala, politika edota ekonomia.
Gure gizartea, oso gizarte materiala da, eta horregatik, askok ditugu teknologia berri hauetariko baten bat etxean.
Esan beharra dago teknologia berri hauek geure bizitza erraztu egiten digutela eta aurrerapen ugari ekartzen dizkigula, baina baita gizartearekiko bazterketa.
Teknologia berriak erabiltzen dituen edozein gizartetan, hauen erabilera txar bat aurkituko dugu. Egoera honek egiten duena da pertsonak bakarrik egotea eta beste talde batzuk alde batera ustea. Aldi berean, esan beharra dago gizabanakoen artean desberdintasunak handitzen dituela, gizarte bazterketa areagotuz. Eta horrela jarraituz, bi kolektiboen arteko aldea areagotu egingo da.
Ildo beretik jarraituz, gizarte hezitzailearen papera aztertuko dugu honako galdera hau garatuz: zer egin behar du gizarte hezitzaile batek IKT gizarte honen aurrean? Gizarte hezitzaile baten zeregina bazterketa hau saihestea izango litzateke. Gauzak horrela, erronka bikoitz bat izango luke: batetik, euren ezagutzak handitzea eta, bestetik, baztertuta sentitzen diren kolektibo hauek ezagutzak transmititzea.
Beraz, laburtuz, gizartearen helburua teknologia berrien erabilera txarra saihesteko konponbide bat topatzea da. Ondorioz, agerian ikusten den bezala, asko dira teknologia berriek ahalbidetzen dituzten ekintzak.

2011-01-12

Webquest

Ondorengo sarreran webquest bat aipatutko dizuet.
Webquest honetan Txinako kulturari buruz hitz egiten du. Eta nik lehenago aipatu dudanez Txinako kultura hona hemen horri buruz informazioa aurkitu dezakezun leku interesgarri bat.

Taula

Ondorengo sarrera hontan Euskadiko lurralde ezberdinetan dagoen inmigrazio kopurua idatziko dut.
LURRALDEAK INMIGRAZIOA
EUSKADI 34.486
ARABA 6.790
BIZKAIA 18.936
GIPUZKOA 8.790

Kultura

Aurreko aste hauetan hainbat sarrera egin ditut kultura ezberdinei buruz. Baina zer da Kultura? ondoko sarrera honetan jarriko dizuet.


Kultura, oro har, gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak.

Bideo zerrenda

Issuus

Ondorengo sarreran issuus web gunetik hartutako ijitoei buruzko argitalpen bat jarri dut. Zoritxarrez, ez dut aurkitu euskaraz idatziriko argitalpenik, orduan, gazteleraz ipini behar izan dut.

Multimedia

Multimedia youtubera igoterakoan ez zen entzuten kanta beraz slidesharera igon dugu.



Multimedia hontan dagoen kanta honako hau da.

Tutoriala



Tutoriala youtubera igotzerakoan ez da entzuten izan arazoak baititu.

2011-01-11

Argazkiak

Ondorengo sarreran picasa web orrialdean eginiko album bat azaltzen da. Espero dut zuen gustuko izatea.

kultura

2011-01-09

Power point

Nire blogean kultura ezberdinei buruz hitz egiten dudanez, kultura zer den azalduko dizuet slideshare web gunetik hartutako power point baten bidez.


Ikus daitekeen moduan, power point-a gazteleraz dago. Gustatuko litzaidake euskaraz egotea, baina tamalez horrelako material gehiegirik ez dago euskaraz.

2011-01-05

Yalah Yalah Ramalah

Ondorengo sarrera hontan Fermin Muguruzaren kanta bat jarriko dizuet entzuteko.

Islamiar kultura

Hurrengo bideo honetan isalamiarrei buruz hitz egiten da. Azken aldi honetan inguruan badauzkagunez, hauei buruz zertxobait gehiago ezagutaraztea da nire helburua. Bideo interesgarria iruditzen zait eta espero dut zuei ere horrela iruditzea.