2010-11-30

Ijitoak

Gure inguruan hainbat biderrez ikusi ahal izan ditugu ijitoak. Gainera, askotan, mespretsuz ikusten ditugu beraz beraien jatorriaren nondik norakoa erakutsiko dizuet eta baita beraien flokorea ere.


Ijitoak, baita Rom herria izenez ere ezagutuak, Punjab lurraldean dute jatorria eta Europara emigratu zuten etnia bat da. Ipar Euskal Herrian, buhame izena hartzen dute. Horretaz gain, ijito euskaldunek Erromintxela izena hartzen dute, beraien burua kalo kulturakoengatik bereizteko.


Lehen esan bezala, ijitoak India eta Pakistan artean dagoen Panyab lurraldetik mundu osora zabaldu zirela uste da. Teoria hau beraien hizkuntza romani eta sanskritoaren arteko antzekotasunean oinarritzen da, baina ez dago ijitoen jatorria zehazten duen datu objektiborik.

Ijitoak Persiara III. mendean heldu omen ziren. Herrialde honetan egonaldia egin ondoren, munduan zehar zabaldu ziren.


Espainian Andaluzian ezarri ziren gehienbat, eta 1510etik aurrera hasten dira nabarmentzen. Euskal Herrira, Europa iparraldetik etorri ziren XV. mendean.
Ijitoak nomadak izan dira beti, baina gogor eusten diete beraien ohiturei ezartzen diren herrialdeetan, batzuetan bertakoak bereganatzen dituztelarik. Adibiderik garbiena dago Andaluzian, non ijitoek flamenkoaren musika eta dantzak heurenak egin dituzte.


Ijitoek romani chib delakoa hitz egiten dute. Espainiarrek caló delakoan mintzo izan dira, romanian oinarritutako hizkuntza, baina gaztelaniako gramatikarekin. Hizkuntza Asia erdialdeko indoeuroparra da eta antzinako sanskritoarekin lotuta dago. Gaur egun grekoaren eta errumanieraren ekarpen gramatikal asko ditu.

Euskal Herrian ere, esan bezala ijito talde ugari egon dira eta badaude. Horien artean erromintxelak deitutakoak zeuden, euskararen aldaera berezi batean hitz egiten zuten eta, honengatik, euskal ijito bezala ezagutuak dira.

Etnia honentzako musika beste gauzak baino garrantzitsuagoa da. Txikitatik hazten dira musikarekin eta haiek esaten dute "hitz egin baino lehen abesten eta flamenkoa dantzatzen dakigu". Gaur egun, flamenkoa haien artearen errepresentazioa da eta, esan beharra dago, ijitoek flamenkoa abesteko eta dantzatzeko honetarikoenak direla.

Aipatu nahi dut interesgarria iruditu zaidala ondoko blog-a eta, arinago jarritako informazioaren zati bat blog honetatik hartua dago. Blogaren izena Ijitoak da, eta beraren web gunea ondokoa da: http://eneritz60.blogspot.com/2008/01/folklore-flamenko.html