2010-12-02

Txinako kultura.

Azken aldi honetan denda asko ikusten ditugu Txinoek irekitzen dituztenak, baina zein da beraien kultura? hona hemen kulturaren zati txikitxo bat.
Txinako gizartea politeista eta sinkretikoa dela esaten da. Budismoa eta Taoismoa da gehien praktikatzen diren erlijioak.

Baina Txinako erlijioa berezia da ezaugarri bereziak dituelako. Sineskera batzuk ditu, non kontradikzioa agerian geratzen da.

Txinako kulturako ezaugarrietako bat beraien kaligrafia da. Grafikoki pinturarekin alderatu daiteke, emozioak sortarazten dituelako. Arte abstraktu moduan, erritmoak eta armonia musikalak ikusi daitezke. Gainera hitz egiten den bezala idazten da.
Txinako artisautzak hainbat ezaugarri eta teknika finak ditu. Teknika espezialak dituzten
eskulanak kolekzionistak miresten dituzte.
Txinako artisautza bitan banatzen da: espeziala eta folklorikoa.  Artisautza espezialak tailak
 marfilean, jadean eta shoushan deituriko harri batean eginda daude.

2010-12-01

kultura musulmandarra

Ondoren idatziko dudan artikulu honetan kultura musulmandarra aukeratu dut, hurbil daukagun kultura bat delako eta ez dugulako behar den beste ezagutzen.



Kultura marokoarra nahaste bat du kultura europar, afrikar eta musulmanarena. Antzinako kultura bat da, baina gaur egungo puntu batzuetatik influentzia du. Kultura musulmanean, emakumeak ez du askatasun askorik, baina apurka apurka, mendebaldeko influentziarekin hau dena aldatzen doa.

Europan aurki ditzakegun kulturekin zerikusia ez duen kultura da.

Musulmanak zenbait ohitura dituzte eta horietako batzuk hauek dira: beraien etxera gonbidatzen bazaituzte egin beharreko lehenengo gauza, zapatak kentzea da. Eta beste ohitura bat obsekio bat eramatea da.

Marokoarrak eskuekin jaten dute, baina beti eskumako eskuarekin, izan ere, ezkerreko eskua komunean erabiltzen dute.

Beraien erreguak meskitatan egiten dituzte. Inoiz ez dute izaten arazorik ikusi al izateko otoitz leku hauek, baina Marokon bertan, leku gutxitan usten dute sartzen leku sakratua delako.

2010-11-30

Ijitoak

Gure inguruan hainbat biderrez ikusi ahal izan ditugu ijitoak. Gainera, askotan, mespretsuz ikusten ditugu beraz beraien jatorriaren nondik norakoa erakutsiko dizuet eta baita beraien flokorea ere.


Ijitoak, baita Rom herria izenez ere ezagutuak, Punjab lurraldean dute jatorria eta Europara emigratu zuten etnia bat da. Ipar Euskal Herrian, buhame izena hartzen dute. Horretaz gain, ijito euskaldunek Erromintxela izena hartzen dute, beraien burua kalo kulturakoengatik bereizteko.


Lehen esan bezala, ijitoak India eta Pakistan artean dagoen Panyab lurraldetik mundu osora zabaldu zirela uste da. Teoria hau beraien hizkuntza romani eta sanskritoaren arteko antzekotasunean oinarritzen da, baina ez dago ijitoen jatorria zehazten duen datu objektiborik.

Ijitoak Persiara III. mendean heldu omen ziren. Herrialde honetan egonaldia egin ondoren, munduan zehar zabaldu ziren.


Espainian Andaluzian ezarri ziren gehienbat, eta 1510etik aurrera hasten dira nabarmentzen. Euskal Herrira, Europa iparraldetik etorri ziren XV. mendean.
Ijitoak nomadak izan dira beti, baina gogor eusten diete beraien ohiturei ezartzen diren herrialdeetan, batzuetan bertakoak bereganatzen dituztelarik. Adibiderik garbiena dago Andaluzian, non ijitoek flamenkoaren musika eta dantzak heurenak egin dituzte.


Ijitoek romani chib delakoa hitz egiten dute. Espainiarrek caló delakoan mintzo izan dira, romanian oinarritutako hizkuntza, baina gaztelaniako gramatikarekin. Hizkuntza Asia erdialdeko indoeuroparra da eta antzinako sanskritoarekin lotuta dago. Gaur egun grekoaren eta errumanieraren ekarpen gramatikal asko ditu.

Euskal Herrian ere, esan bezala ijito talde ugari egon dira eta badaude. Horien artean erromintxelak deitutakoak zeuden, euskararen aldaera berezi batean hitz egiten zuten eta, honengatik, euskal ijito bezala ezagutuak dira.

Etnia honentzako musika beste gauzak baino garrantzitsuagoa da. Txikitatik hazten dira musikarekin eta haiek esaten dute "hitz egin baino lehen abesten eta flamenkoa dantzatzen dakigu". Gaur egun, flamenkoa haien artearen errepresentazioa da eta, esan beharra dago, ijitoek flamenkoa abesteko eta dantzatzeko honetarikoenak direla.

Aipatu nahi dut interesgarria iruditu zaidala ondoko blog-a eta, arinago jarritako informazioaren zati bat blog honetatik hartua dago. Blogaren izena Ijitoak da, eta beraren web gunea ondokoa da: http://eneritz60.blogspot.com/2008/01/folklore-flamenko.html