Blog honetan kultura ezberdinei buruz hitz egingo dut. Eta gaur egun gure gizartean hainbat kultura daudenez eta guretzat hain ezezagunak direnez ondorengo blogean hainbat artikulu idatziko ditut inguruan ditugun kulturak ezagutzeko. Gainera uste dut beharrezkoa dela beste kultura batzuetatik ikastea gurea besteek ikastea nahi badugu. Horrela kultuartekotasuna handiagoa izango da.
2010-12-30
2010-12-15
Brasileko kultura
Gaurkoan idatzi dudan artikulu honetan Brasileko kulturaren zati bat hurbilduko dizuet izan ere hainbat aldiz izan dugu honen berri.
Brasileko kultura leku ezberdinetako etnien ondorioz sortua da, hauetariko batzuk ondorengo jauek dira: indigenak, europarrak, afrikarrak, asiatikoak arabiarrak,... hauetatik oinarri hartu zituzten pintura, literatura, musika,... eta horrela kultura berezi bat sortu zen.
Kultura popularra eta kultura erudita dira Brasilen gehien ikusten zirenak, baina hauen artean tentsio asko zegoen. XIX eta XX. mende erdialdera arte urruntasuna izugarria zen. Kultura popularrak europar estiloa izatea bilatzen zuen. Baina kultura eruditoak aldiz, herrialde ezberdinetako balore, estetika eta ohiturak bilatzen zituen.
Kultura brasildarraren eraketa
Portugaldarrak
Brasileko kultura sortzeko influentzia gehien izan zutenak europarrak izan ziren eta hauen artean portugaldarrak ziren nagusi. Brasil hauen kolonia izan zen bitartean metropolietako kultura izan zen, eta bertan geratu zen kultura. Baina kolono gehien XVII.mendean heldu zen, eta ordurako Brasil estatu katolikoa izan zen eta beraien hizkuntza portugesa hain zuzen.
Indigenak
Kolonizazioko lehen urteetan kultura europarra eta indigenaren artean fusio ona gertatu zen, gainera, “lingua geral” deitutakoa sortu zen eta honek Brasileko hizkuntza portugesan influentzia izan zuen.
Horregatik herri autoktono asko gutxitu egin ziren, eta gainera kulturak nahastu zirenez, asko galdu egin ziren. Indigenen influentzia gehienbat Brasilgo iparraldean izan zuten.
Gaur eguneko Brasileko kultura
Brasileko estatua oso multikulturala da lehen aipatu dudan bezala izan dituen migrazioengatik, hauek kontinente ezberdinetakoak direlako. Munduko eta estatuko zentro kultural handiena Rio de Janeirokoa da. Bertan Brasileko letren akademia eta estatuko liburutegia daude. Baina ezaguna da baita, bertan ospatzen diren inauteriengatik eta samba eskolen desfileengatik. Rio de Janeiron aurkitzen diren museoak honako hauek dira: Museo Nacional de Bellas Artes, Museo de Arte Moderno, Museo Indigena eta futboleko museoa den Maracana.
Brasileko arkitekturan famatuak diren autoreak hauexek dira: Aleijadinho eta Oscar Niemeyer.
Aipatu beharra dut informazio hau web batetik atera dudala eta zuek ikustea gustatuko litzaidakeenez, hemen eskuragarri utziko dizuet: http://www.resortbrasil.com/cultura/82-cultura-brasil, argazki batekin lagunduta.
2010-12-02
Txinako kultura.
Azken aldi honetan denda asko ikusten ditugu Txinoek irekitzen dituztenak, baina zein da beraien kultura? hona hemen kulturaren zati txikitxo bat.
Txinako gizartea politeista eta sinkretikoa dela esaten da. Budismoa eta Taoismoa da gehien praktikatzen diren erlijioak.
Baina Txinako erlijioa berezia da ezaugarri bereziak dituelako. Sineskera batzuk ditu, non kontradikzioa agerian geratzen da.
Txinako kulturako ezaugarrietako bat beraien kaligrafia da. Grafikoki pinturarekin alderatu daiteke, emozioak sortarazten dituelako. Arte abstraktu moduan, erritmoak eta armonia musikalak ikusi daitezke. Gainera hitz egiten den bezala idazten da.
Txinako artisautzak hainbat ezaugarri eta teknika finak ditu. Teknika espezialak dituzten
eskulanak kolekzionistak miresten dituzte.
Txinako artisautza bitan banatzen da: espeziala eta folklorikoa. Artisautza espezialak tailak
marfilean, jadean eta shoushan deituriko harri batean eginda daude.
2010-12-01
kultura musulmandarra
Ondoren idatziko dudan artikulu honetan kultura musulmandarra aukeratu dut, hurbil daukagun kultura bat delako eta ez dugulako behar den beste ezagutzen.
Kultura marokoarra nahaste bat du kultura europar, afrikar eta musulmanarena. Antzinako kultura bat da, baina gaur egungo puntu batzuetatik influentzia du. Kultura musulmanean, emakumeak ez du askatasun askorik, baina apurka apurka, mendebaldeko influentziarekin hau dena aldatzen doa.
Europan aurki ditzakegun kulturekin zerikusia ez duen kultura da.
Musulmanak zenbait ohitura dituzte eta horietako batzuk hauek dira: beraien etxera gonbidatzen bazaituzte egin beharreko lehenengo gauza, zapatak kentzea da. Eta beste ohitura bat obsekio bat eramatea da.
Marokoarrak eskuekin jaten dute, baina beti eskumako eskuarekin, izan ere, ezkerreko eskua komunean erabiltzen dute.
Beraien erreguak meskitatan egiten dituzte. Inoiz ez dute izaten arazorik ikusi al izateko otoitz leku hauek, baina Marokon bertan, leku gutxitan usten dute sartzen leku sakratua delako.
2010-11-30
Ijitoak
Gure inguruan hainbat biderrez ikusi ahal izan ditugu ijitoak. Gainera, askotan, mespretsuz ikusten ditugu beraz beraien jatorriaren nondik norakoa erakutsiko dizuet eta baita beraien flokorea ere.
Ijitoak, baita Rom herria izenez ere ezagutuak, Punjab lurraldean dute jatorria eta Europara emigratu zuten etnia bat da. Ipar Euskal Herrian, buhame izena hartzen dute. Horretaz gain, ijito euskaldunek Erromintxela izena hartzen dute, beraien burua kalo kulturakoengatik bereizteko.
Ijitoak, baita Rom herria izenez ere ezagutuak, Punjab lurraldean dute jatorria eta Europara emigratu zuten etnia bat da. Ipar Euskal Herrian, buhame izena hartzen dute. Horretaz gain, ijito euskaldunek Erromintxela izena hartzen dute, beraien burua kalo kulturakoengatik bereizteko.
Lehen esan bezala, ijitoak India eta Pakistan artean dagoen Panyab lurraldetik mundu osora zabaldu zirela uste da. Teoria hau beraien hizkuntza romani eta sanskritoaren arteko antzekotasunean oinarritzen da, baina ez dago ijitoen jatorria zehazten duen datu objektiborik.
Ijitoak Persiara III. mendean heldu omen ziren. Herrialde honetan egonaldia egin ondoren, munduan zehar zabaldu ziren.
Espainian Andaluzian ezarri ziren gehienbat, eta 1510etik aurrera hasten dira nabarmentzen. Euskal Herrira, Europa iparraldetik etorri ziren XV. mendean.
Ijitoak Persiara III. mendean heldu omen ziren. Herrialde honetan egonaldia egin ondoren, munduan zehar zabaldu ziren.
Espainian Andaluzian ezarri ziren gehienbat, eta 1510etik aurrera hasten dira nabarmentzen. Euskal Herrira, Europa iparraldetik etorri ziren XV. mendean.
Ijitoak nomadak izan dira beti, baina gogor eusten diete beraien ohiturei ezartzen diren herrialdeetan, batzuetan bertakoak bereganatzen dituztelarik. Adibiderik garbiena dago Andaluzian, non ijitoek flamenkoaren musika eta dantzak heurenak egin dituzte.
Ijitoek romani chib delakoa hitz egiten dute. Espainiarrek caló delakoan mintzo izan dira, romanian oinarritutako hizkuntza, baina gaztelaniako gramatikarekin. Hizkuntza Asia erdialdeko indoeuroparra da eta antzinako sanskritoarekin lotuta dago. Gaur egun grekoaren eta errumanieraren ekarpen gramatikal asko ditu.
Ijitoek romani chib delakoa hitz egiten dute. Espainiarrek caló delakoan mintzo izan dira, romanian oinarritutako hizkuntza, baina gaztelaniako gramatikarekin. Hizkuntza Asia erdialdeko indoeuroparra da eta antzinako sanskritoarekin lotuta dago. Gaur egun grekoaren eta errumanieraren ekarpen gramatikal asko ditu.
Etnia honentzako musika beste gauzak baino garrantzitsuagoa da. Txikitatik hazten dira musikarekin eta haiek esaten dute "hitz egin baino lehen abesten eta flamenkoa dantzatzen dakigu". Gaur egun, flamenkoa haien artearen errepresentazioa da eta, esan beharra dago, ijitoek flamenkoa abesteko eta dantzatzeko honetarikoenak direla.
Aipatu nahi dut interesgarria iruditu zaidala ondoko blog-a eta, arinago jarritako informazioaren zati bat blog honetatik hartua dago. Blogaren izena Ijitoak da, eta beraren web gunea ondokoa da: http://eneritz60.blogspot.com/2008/01/folklore-flamenko.html
Aipatu nahi dut interesgarria iruditu zaidala ondoko blog-a eta, arinago jarritako informazioaren zati bat blog honetatik hartua dago. Blogaren izena Ijitoak da, eta beraren web gunea ondokoa da: http://eneritz60.blogspot.com/2008/01/folklore-flamenko.html
2010-11-16
2010-10-05
Suscribirse a:
Entradas (Atom)