Testu honetan Alejandro Martinezek honako hau ikusarazi nahi digu: informazio eta komunikazioaren teknologia berri hauek (IKT) gizarte bakoitzaren arabera ezartzen dira, faktore ezberdinek eragiten dutelarik euren ezarpena, hala nola, ingurune soziala, politika edota ekonomia.
Gure gizartea, oso gizarte materiala da, eta horregatik, askok ditugu teknologia berri hauetariko baten bat etxean.
Esan beharra dago teknologia berri hauek geure bizitza erraztu egiten digutela eta aurrerapen ugari ekartzen dizkigula, baina baita gizartearekiko bazterketa.
Gure gizartea, oso gizarte materiala da, eta horregatik, askok ditugu teknologia berri hauetariko baten bat etxean.
Esan beharra dago teknologia berri hauek geure bizitza erraztu egiten digutela eta aurrerapen ugari ekartzen dizkigula, baina baita gizartearekiko bazterketa.
Teknologia berriak erabiltzen dituen edozein gizartetan, hauen erabilera txar bat aurkituko dugu. Egoera honek egiten duena da pertsonak bakarrik egotea eta beste talde batzuk alde batera ustea. Aldi berean, esan beharra dago gizabanakoen artean desberdintasunak handitzen dituela, gizarte bazterketa areagotuz. Eta horrela jarraituz, bi kolektiboen arteko aldea areagotu egingo da.
Ildo beretik jarraituz, gizarte hezitzailearen papera aztertuko dugu honako galdera hau garatuz: zer egin behar du gizarte hezitzaile batek IKT gizarte honen aurrean? Gizarte hezitzaile baten zeregina bazterketa hau saihestea izango litzateke. Gauzak horrela, erronka bikoitz bat izango luke: batetik, euren ezagutzak handitzea eta, bestetik, baztertuta sentitzen diren kolektibo hauek ezagutzak transmititzea.
Beraz, laburtuz, gizartearen helburua teknologia berrien erabilera txarra saihesteko konponbide bat topatzea da. Ondorioz, agerian ikusten den bezala, asko dira teknologia berriek ahalbidetzen dituzten ekintzak.